XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Badakit erreko nautela ete mementu honetan hori besterik ez dut desiratzen.

(Bokalek negar isilari ekiten dio baina ez du hitzik esaten.)

LANCRE Ikus beza, Baionako Apezpiku berorrek, inongo trabarik gabe hitzegiten duela.

Gauza berdintsuak aitortu zituen Argibel apezak eta hargatik jo nuen Daxeko gotzaiarengana degradatu zezan.

ETXAUZ (Migalenari)

Ziur al zaude, Migalena, ametsak kontatu ez dizkiguzula?

MIGALENA Ez da ametsa, ez.

Iratzarririk nago.

Iratzarriegi eta bukatu nahien aurkitzen naiz.

Lehenbaitlehen hartu nahi nuke betirako atsedena.

LANCRE (Migalenari paper bat adieraziaz)

Prest al zaude zure deklarazioa izenpetzeko?

Sinatu ezazu paper hau eta atseden handi bat izanen duzu.

Nireak bukatutzat emanen ditut.

MIGALENA Bai, sinatuko dut.